Lehen enpresa independentea

Teknologia propioa

Gure soluzio guztiak esklusiboak dira eta geure teknologia dute oinarrian. Zuen proiektua gure esku jartzen duzuen pertsonen beharretan pentsatuz garatu dugu: gure administrazio-plataforma, zerbitzuak kudeatzeko tresnak, gure birtualizazio- eta hodei-egitura...

Zuri zerbitzu ematea dugu xede bakarra

Hasieratik izan dugu argi zurekin harreman hurbila eta zintzoa izan nahi dugula. Nola lortu? Bada, zalantzarik gabe, guk bezero gisa jaso nahiko genukeen bezalako zerbitzua eskainiz. Kalitatezko zerbitzu aurreratua, zuri arreta berezia eskaintzen dizuna. Egiaztatu nahi duzu ala dela?

Zenbateraino merezi dizu ordainpeko zerbitzu bat edukitzea?

Gure doako zerbitzua oraindik web-orririk ez duten pertsona gehienen beharrak guztiz asetzeko prestatuta dago. Hala ere, zeure domeinu-izena izan nahiko bazenu edo zure web-orriak ahalmen handiagoa edo ezaugarri aurreratuagoak behar dituela iruditzen bazaizu, ez egin zalantzarik: dei iezaguzu eta zuretzat egokiena den soluzioa aurkitzen lagunduko dizugu. Gure katalogoa une oro behar duzunera egokitzeko pentsatuta dago.

Kalitatezko laguntza teknikoa

Behar duzun guztietan, profesional-talde bat laguntzeko prest izango duzu, kalitatezko laguntza eskaintzeko behar den prestakuntza eta esperientzia duena. Eguneko edozein ordutan laguntza eska diezagukezu, urteko egun guztietan, zure ostatatzea konfiguratzeko, erabaki teknikoak hartzeko, etab.

Eta ezer ordaindu gabe, noski.

dinahosting-en zerbitzu administratu bat kontratatzen duzunean, laguntza teknikoa ere barne sartzen da eta ez duzu ezer ordaindu behar hura erabiltzeko, ezta telefonoz deitzen badiguzu ere. Aukeratu erosoen zaizun bidea gurekin harremanetan jartzeko eta zu bezalako pertsona batek erantzungo dizu, ez robot batek edo erantzun automatizatuko zerbitzu batek.

Eskaintzen dizkizugun zerbitzuak

Interneten bazaudela ziurtatzeko soluzioak dauzkagu. Errazenetik, ahaltsuenera.

Domeinuen erregistroa

Zure izena sarean

Ostatatzea eta web-ostalaritza

Gehien erabilitako paketeak

VPS/Zerbitzari birtualak

Irabazi autonomia

Zerbitzari dedikatuak

Makina bat zuretzat bakarrik

Hodei-ostatatzea

Malgutasuna eta potentzia

Etxe-ematea eta kokatzea

Zure zerbitzaria gure DPZn

Birsaltzaile bereziak

Irabazi dirua DHekin

¡Hola! Utilizamos cookies propias y de terceros para analizar el uso de esta web. Así podemos mejorar tu experiencia de navegación y uso, además de poder mostrarte contenido publicitario de tu interés. Al continuar navegando entendemos que aceptas